Kobayashi, literatura proletarioaren ikur

'1928-03-15' kontakizuna ekarri berria izan da euskarara

Asteartea, 2013-04-30

Gauza bitxia gertatu da azken urteotan Japonian. Gehien saldutako liburuen zerrendan, 1929ko nobela bat ageri da: ‘Kanikosen’, Takiji Kobayashi idazlearen lanik ezagunena. Arrantza-ontzi batean girotua, orduko langile haiek pairatzen zituzten lan-baldintza gordinak islatzen ditu nobelak. Adituentzat ez da kasualitate hutsa izan. Neoliberalismoa indartu eta langileen lan baldintzak atzera egiten hasi diren garaian eman baita ‘Kanikosen’ fenomenoa Japonian. Obra laburreko idazlea –29 urterekin hil zuten torturaturik–, langile klaseak eta mugimendu komunistak 1920ko hamarkadan bizi izan zituenak kontatzen ditu Takiji Kobayashiren literaturak. Gure artean, bestelako arrazoiengatik izan da albiste Kobayashi. Armiarma.com atarian, ‘1928-03-15’ izeneko kontakizuna itzuli berri dute euskarara. Idazlea eta bere obra dira, hain zuzen, erreportaje honen abiapuntu.

Kobayashi, literatura proletarioaren ikur Kobayashi, literatura proletarioaren ikur Kobayashi, literatura proletarioaren ikur

Azkenaldiko poesiari begirada luzatuz

Ostirala, 2013-01-11

(Argazkian: Lucien Etxezaharretaren Begira liburuaren azala, xehetasuna).

Kosta egiten da poesia alerik topatzea irakurle taldeen egitarauetan, baina poesiaren inguruan antolatzen diren errezitaldi eta jardunaldi ugariei erreparatuta literatur zale askoren genero estimatua dela esan liteke. Eta poesia askorik saldu ez arren, argitaratzeari eusten zaio. Azkenaldian plazaratutako poesiari begirada luzatu nahi izan diogu lerro hauetan.

Azkenaldiko poesiari begirada luzatuz Azkenaldiko poesiari begirada luzatuz Azkenaldiko poesiari begirada luzatuz

Euskal argitaletxe berriak

Ostirala, 2012-12-14

Ez dira gutxi izan azken bi-hiru urtean martxan jarri diren argitalpen esperientzia berriak: Denonartean, Argitaletxea EDO!, Kafe arrastoak, Hamaika Books, Pasazaite eta Gaumin aipa genitzake horien artean. Gertutik ezagutu nahi izan ditugu lehen urratsak ematen hasiak diren esperientzia horiek.

(Argazkian: La Hormiga Atomica liburu denda).

Euskal argitaletxe berriak Euskal argitaletxe berriak Euskal argitaletxe berriak

Perfopoesia. Perfo... zer?

Ostirala, 2012-09-28

Poesiatik abiatuta egin ohi den lan eszenikoa modu askotan sailkatu (eta are izendatu) liteke: errezitaldia, perfopoesia, polipoesia, spoken word, slam poetry, poesia multimedia, poesia musikatua… Etiketatzeko beharraren zergatietatik harago  esperimentatzeko eta literatura zabaltzeko bide ezberdinak topa ditzakegu funtsean: ez da poesia emanaldietara jende oldeak mugitu dituen joera bat, baina bai jende ugari oholtzara eramaten duen grina.

Perfopoesia. Perfo... zer? Perfopoesia. Perfo... zer? Perfopoesia. Perfo... zer?

Gaur ere, `Dirua galgarri´

Mariano Izeta idazlearen nobelak 50 urte bete ditu

Asteazkena, 2012-06-13

50 urte bete ditu Dirua galgarri (Auspoa, 1962) eleberriak. Polizia nobelaren generoan aitzindaria izan zen Mariano Izeta idazle baztandarra, Loidi Bizkarrondo (Hamabost egun Urgainen, Itxaropena-1955eta Txomin Peillen (Gauaz ibiltzen dana, Itxaropena-1967) idazleekin batera. 60ko hamarkadan bezala, gaur egun ere puri-purian den generoa da. Baina nobela beltza edo polizia nobelaren baitan, transmisiorik izan al da? Ba al da orduko eta egungo idazleen artean inongo loturarik? Klasikoez, egungo joerez eta, batez ere, nobela mota honen inguruan jarduteko aitzakia ederra eman digu Dirua galgarri liburuaren 50. urteurrenak. Lourdes Otaegi Imaz literatura irakaslea, Xabier Mendiguren Elizegi idazlea eta editorea eta Mikel Hernandez Abaitua idazlea izan ditugu solaskide.

Gaur ere, `Dirua galgarri´ Gaur ere, `Dirua galgarri´ Gaur ere, `Dirua galgarri´

Egilea editore denean

Egungo autoedizioaz gogoetak

Osteguna, 2012-05-03

Zer nolako errealitatea islatzen du egun autoedizioak euskal literaturan? Zer arrazoi izan ditzake egile batek bide hori hartzeko? Internetek ordezkatu ote ditu, neurri batean, garai bateko autoedizio erak?

Egilea editore denean Egilea editore denean Egilea editore denean

Ixiar Rozas: praktika eszenikoetan idazketa luzatuz

Asteazkena, 2012-01-25

Lehenbiziko aldiz Arrasaten egin zen, pasa den larunbatean, Literatura Eskola. Ixiar Rozasek Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei izeneko solasaldia eskaini zuen, egun oholtzarako idazteko orduan jarraitzen diren bideen berri emanez.

EHAZE-Antzerkizale eta Arrasate Euskaldundu Dezagun elkarteekin elkarlanean antolatu zen ekitaldia.


Ixiar Rozas: praktika eszenikoetan idazketa luzatuz Ixiar Rozas: praktika eszenikoetan idazketa luzatuz Ixiar Rozas: praktika eszenikoetan idazketa luzatuz

Naufragotilus nautilusfrago: Marraz(i)oak III Artelekun

Asteartea, 2012-01-03


Marraz(i)oak
ekimenaren hirugarren edizioa antolatu zuen Galtzagorri elkarteak abenduko azken astean. Ekimen honen helburua izan ohi da idazletza eta irudigintzaren arteko harremanean sakontzea, ikertzea eta esperimentatzea. Aurrekoetan bezala Artelekun antolatu da Marraz(i)oak, oraingo honetan azaroko uholdeak utzitako hondamendizko paisaian.

Naufragotilus nautilusfrago: Marraz(i)oak III Artelekun Naufragotilus nautilusfrago: Marraz(i)oak III Artelekun Naufragotilus nautilusfrago: Marraz(i)oak III Artelekun

Komikia, loraldi baten atarian?

Azken hilabeteotan hainbat komiki eman dira argitara

Igandea, 2012-01-01

Komikia ez da sustraiturik dagoen generoa. Salbuespen moduko batzuk badira, ordea. Zaletu fidelak dituzten argitalpenak: Zaldi Eroaren De Rerum Natura bilduma (Elkar), Patxi Gallegoren Pololoak (Elkar)... Baina gainontzean, ezin esan euskal komikiaren moduko etiketarik erabili daitekeenik. Dena den, azken hilabeteotan hainbat liburu eman dira argitara: Udaberririk ankerrena (Unai Iturriaga-Alex Sanvi), Azken garaipena (Iban Zaldua-Julen Ribas), 1512 Nafarroa amets urratua (Joseba Asiron-Martintxo), Gartxot (Asisko Urmeneta-Edorta Barrutabeña)... Kasualitate hutsa ala loraldi moduko baten erakusgarri? Galdera hau argitu nahian, iritzi eske ibili gara han eta hemen. Sortzaileak behintzat, ikusiko duzuen moduan, ez dira falta.

Komikia, loraldi baten atarian? Komikia, loraldi baten atarian? Komikia, loraldi baten atarian?

Sarrionandia gaurkotzen

`Kartzelako Poemak´ eta lehen narrazioen edizio berrituak argitaratuko dira laster

Astelehena, 2011-11-07

Iraila hasieran, Joseba Sarrionandiaren ipuin bilduma bat iragarri zuen Elkar argitaletxeak. 1978-1990 urteetan idatzita utzi zituen ipuinen konpilazioa. Susa argitaletxeak, aldiz, "Kartzelako poemak" (Susa, 1992) liburuaren edizio berritua prestatzen ari zela aurreratu zuen. Iragarpenak bete egin dira eta garai berean plazaratuak izango dira bi lanak. Batean zein bestean, ordea, badira nobedadeak. Erreportaje honetan aurkituko dituzue xehetasun gehiago.

Sarrionandia gaurkotzen Sarrionandia gaurkotzen Sarrionandia gaurkotzen

Amuak

Bideoa

    Eñaut Elorrietak Deserriko kantak diskoa aurkeztu berri du, bakarkako lehena. Literaturaz blai dator diskoa: 'Geografia' kanta plazaratu da lehenik, Lander Garrok egin duen bideoklipean. Diskoan Garro bera, Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Gabriel Aresti, Harkaitz Cano, Joan Oliver eta kantariak berak idatzitako hitzak baliatu ditu.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak