‘Ispilu hautsia’ eta ‘Gauzen orden naturala’, Literatura Unibertsaleko erreferentzia berriak

Astelehena, 2013-05-20 |
‘Ispilu hautsia’ eta ‘Gauzen orden naturala’, Literatura Unibertsaleko erreferentzia berriak

Literatura Unibertsala bildumaren bi erreferentzia berri aurkeztuko dira aste honetan. Mercè Rodoredaren ‘Ispilu hautsia’ (Antton Olano Irurtiak itzulia) eta António Lobo Antunesen ‘Gauzen orden naturala’ (Iñigo Roque Eguzkitzak itzulia). Bi liburu hauen aurkezpen-ekitaldia datorren asteazkenean egingo da, Maiatzak 22, eguerdiko 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

New Yorken, poeta artean

Pen World Voices Festival jaialdian izan berri da Tere Irastortza

Osteguna, 2013-05-16 |
New Yorken, poeta artean

2005etik hona, urtero ospatzen da Pen World Voices Festival poesia jaialdia New York hirian. Astebeteko iraupena du eta lurralde ezberdinetako idazleak gonbidatzeko ohitura dute. Aurten, Tere Irastortza izan da New Yorkeko Unibertsitatean errezitatzen aritu den idazleetako bat. Maiatzaren 3ko ekitaldian, Melcon Mateu idazle katalana eta Odi Gonzales idazle ketxuarra izan zituen bidelagun. “Pen Clubak badu hizkuntz-eskubideen programa, beraz, baita interesa ere. Eta hori agerikoa zen jaialdi handi horren barruan”, Zaldibiko idazleak aitortu digunez.

Poesia printzak, Urumea bazterrean

Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Literaktum-en eskutik

Asteazkena, 2013-05-15 |
Poesia printzak, Urumea bazterrean

Hizketaldiak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak, irakurketak, musika saioak. Ikuspegi anitzeko jaialdia osatzen dute urtero Donostian, udaberri partean. Gaur hizpide hartu dugun ekitaldia Literaktumen baitan kokatzen da: ‘Poesia Urumea bazterrean’. Larunbat honetan egingo da errezitaldia, Benartegi baserriko zelaietan (Martuteneko kartzelako atzealdean). Agnés Agboton, Katerina Iliopulou eta Antonio Casado idazleak izango dira poesia errezitatzen, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Eleanitza izango da saioa eta Eli Tolaretxipik egingo ditu aurkezle lanak.

Goizalde Landabasoren liburu gomendioa

Cormac McCarthy idazle amerikarraren The Road (2006) hautatu du

Asteazkena, 2013-05-15 |
Goizalde Landabasoren liburu gomendioa

Irrati esataria ogibidez, idazle gisa ere ezaguna da Goizalde Landabaso. Argazkian ageri da bere azken liburuarekin, Bränskint (Txalaparta, 2011) izeneko narrazioarekin. Azken boladan, Txokolatea eta Bizkotxoak izeneko ekimena sustatzen dihardu Ane Zabalarekin batera. Hitzen Uberan ere laguntzaile gisa aritu izan da, besteak beste, azalak osatzen. Honakoan, liburu gomendio batekin datorkigu: The Road, 2006an Pulitzer saria jaso zuen liburuarekin, hain zuzen.

Amuak

Bideoa

    Eñaut Elorrietak Deserriko kantak diskoa aurkeztu berri du, bakarkako lehena. Literaturaz blai dator diskoa: 'Geografia' kanta plazaratu da lehenik, Lander Garrok egin duen bideoklipean. Diskoan Garro bera, Joseba Sarrionandia, Mario Benedetti, Gabriel Aresti, Harkaitz Cano, Joan Oliver eta kantariak berak idatzitako hitzak baliatu ditu.

Agenda

Harremanetarako

Oier Guillan & Imanol Ubeda
This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Txioak

Laguntzaileak